55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdi publikoa, unean uneko garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntza jarduketak gauzatze aldera. 2008. urtea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2008ko apirilaren 10ean emandako ebazpenaren bidez, deialdi publikoaren oinarriak onetsi dira, 2008. urtean unean uneko garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntza jarduketak gauzatzeko diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emate aldera.

Oinarrien xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 13.500,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean -Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)- eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9), edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kultura Alorra -Descalzos k., 72-2. solairua-; Garapen Iraunkorreko Alorra -San Saturnino k., 2-beheko solairua- Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko Alorra -Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua-; Hirigintza eta Etxebizitza Alorra -Armada etorbidea, 2-5. solairua-; eta Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Kirol, eta Hezkuntza eta Gazteria alorrak- Zapateria k., 40-beheko solairua-), zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan, eskatutako agiriak erantsita. Aurkezteko epea deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2008ko urriaren 31 bitarte iraunen du.

Iruñean, 2008ko apirilaren 11n.-Gizarte Ongizate eta Kirol zinegotzi delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0806195