55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LERIN

Katastroko aldaketa

Alkatetzaren 2008ko martxoaren 26ko ebazpenaren bidez abiatu zen, ofizioz, Leringo Udaleko Landalurraren eta Hirilurraren katastroak aldatzeko prozedura. Hirilurrarenean unitateko altak, unitateko aldaketa, lurzatiaren muga aldaketa, azpieremuen baja eta alta, destino aldaketa, krokis aldaketa, eraispena, berrikuntza eta obra berria sartzen dira; aldiz, landalurrarenean, lurzatiaren baja eta alta eta lurzatien muga aldaketa, eta bi katastroetan, Idazkaritzan egiteko dauden eskualdaketa guztiak. Hori guztia, Tracasako talde teknikoak urtero egiten duen mantentze-lanaren barrenean.

Iragarki honen bidez, aditzera ematen zaie interesdunei katastroko mantentze-lan horren espediente osoa Udalaren Idazkaritzan dutela eskuragarri, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hilabetez azter dezaten, bulego orduetan, eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lerinen, 2008ko apirilaren 4an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0805436