55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2008ko apirilaren 17an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Cordovillako 1. poligonoko 321. lurzatiaren xehetasun azterlana, Pamplona Distribución, S.A.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Getze Galarren, 2008ko apirilaren 23an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0806434