55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Oronozko AR-2 banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren gaineko hitzarmena. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2008ko martxoaren 17an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen gai zerrendako 10. puntuan behin betikoz onestea Oronozko AR-2 banaketa eremua birzatitzeko proiektuari dagokion hitzarmena, banaketa eremu horretako konpentsazio batzordeak azaroaren 15ean onetsia eta Udalari tramiterako aurkeztua. Dokumentu horrek, espresuki irekitako espedientean baitago, ebatzi ditu aipatu birzatiketa proiektuari buruzko alegazioak eta eremuko plan partzialari, estatutuei eta birzatiketa proiektuari dagokienez aurkeztu diren errekurtsoak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesdunek erabakiaren jakinarazpena izan dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Baztanen, 2008ko apirilaren 10ean.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0805606