55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoaren aldaketa

Baztango Batzar Nagusiak 2007ko urriaren 1ean egin bilkura arruntean xedapen zatian hau dioen erabakia hartu zen, besteak beste:

-Jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea instruitzea (Erratzuko 55. poligonoko 382 eta 383. lurzatien artean dagoen hondar-bidea).

-Hasiera batean aldatzea jabari publikoko ondasun horren kalifikazio juridikoa eta ondareko ondasun bilakatzea. Ondasun hori dokumentazio teknikoan agertzen da.

-Udaleko iragarki oholean edukitzeahilabeteko epean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen

-Erratzuko Batzarrari espedienteari buruzko iritzia eskatzea.

-Jendaurreko epean ez bada alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da ondasun horren kalifikazio juridikoa aldatu eta ondareko bilakatzea.

Baztanen, 2007ko apirilaren 10ean.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0805582