55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

2007ko kontuak

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2008ko apirilaren 9an egin bilkuran eta Kontuen Batzorde Berezia osaturik, 2007ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioari dagokion kontu orokorrari adostasun txostena ematea erabaki zuen eta, orobat, hura hamabortz egun baliodunean jendaurrean edukitzea, epe horretan interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen 273 artikuluan eta martxoaren 10eko 29/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatuari jarraituz.

Espedientea interesdunen eskura dago, Udal Idazkaritzan.

Villamayor de Monjardinen, 2008ko apirilaren 9an.-Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L0805422