55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRONKARI

Aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2008ko martxoaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2007ko aurrekontu orokor eta bakarreko ondoko aldaketa hau.

Kreditu berezia, honako kontusail hau sortzeko: 731.623.02-Energia elektrikoa ekoizteko eguzki-instalazioak eskuratzea; zenbatekoa: 255.000,00 euro. Dirusarreren aurrekontuko kontusail honen bitartez finantzatuko da: 91700 Banketxeko mailegua: 191.250,00 euro; eta 87100 Diruzaintzako gerakina gastu lotetsietarako: 63.750,00 euro".

Espedientea ikusgai egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, behin betikoz onesteko; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Erronkarin, 2007ko apirilaren 9an.-Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0806158