55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun hezitzaile izateko 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun hezitzaile izateko 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. arauan xedatutakoari jarraikiz, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena. Deialdi hori 2005eko 138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 18an.

Kontuan harturik María Elena Miguel Eguzquiza andreak ez duela lanpostuaren jabetza hartu jakinarazi zenetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario bihurtzeko eskubide guztiak galdu ditu. Haren tokia probak gainditu dituzten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiak hartuko du.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun hezitzaile izateko 3 lanpostu betetzeko izendapen proposamena osatzen da. Hona proposatuak:

-Txanda irekia

ANA ISABEL JIMENEZ REDRADO

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 7an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0805364