55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARMAÑANTZAS

2007ko kontuak

Armañantzasko herritarren batzarrak, 2008ko martxoaren 27an egin bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, adostasun txostena ematea erabaki zuen 2007ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioari dagokion kontu orokorrari. Orobat erabaki zuen hura hamabost egun baliodunean jendaurrean edukitzea, epe horretan interesdunek erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Espedientea interesdunen eskura dago, udal idazkaritzan.

Armañantzasen, 2008ko apirilaren 8an.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L0805581