55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ARANGUREN IBARRA

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko (2005eko apirilaren 1ean argitaratu baitzen, 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2008ko apirilaren 7a. Eskatzailea: Venfrico Navarra S.L.

Jarduera: klimatizazioko materialen biltegia. Tokia: Berroa karrika, 18, Taxoare.

Mutiloabeitin, 2008ko apirilaren 7an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0805552