55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, Musika Eskolako musika hizkuntzako irakasleen zerrenda hautaproben bitartez osatzeko, aldi baterako lan kontratuko lanpostuetan aritzeko. Lanpostuak erdaraz eta/edo euskaraz jarduteko izanen dira eta Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Gazteria Alorrean gertatzen diren beharrei erantzun ahal izateko

Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak deialdia onetsi zuen 2008ko apirilaren 10ean; hona hemen

OINARRIAK

1.-Izangaien zerrenda bat osatzeko deialdia egiten da, hautaproben bidez Musika Eskolako musika hizkuntzaren espezialitateko irakasle lanpostuetan aritzeko, erdaraz eta/edo euskaraz jarduteko Iruñeko Udalaren Hezkuntza eta Gazteria Alorrean sortzen diren aldi baterako beharrak betetzearren.

Aldi baterako kontratatu beharreko izangaien zerrenda hori erabiliko da baldin eta ez badago langile finkoen beste zerrendarik, jadanik prestatua edo geroan noizbait osatzen dena, hala xedatzen baita apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan.

Nolanahi dela ere, kontuan hartuko da inor ote den Musika Eskolako irakasle lanpostuan, musika hizkuntzaren espezialitatean, lan-kontratudun finko edo funtzionario izateko egin den edo egitekoa den azken deialdi publikoan hautaprobak gainditu eta lanposturik gabe gelditu denik; izan ere, azken deialdi publikoa gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek lehentasuna dute aldi baterako lanpostuak betetzeko.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europako Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beheitikoak badira, edo goitikoak, haien kontura biziz gero.

b) Adinez nagusi izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adinik ez izatea.

c) Musika Hizkuntzako erdi mailako lizentziadun titulua izatea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) titulua edo Hizkuntza Eskola Ofizial bateko euskarazko goi zikloaren titulua edukitzea, euskaraz jakitea berariazko betebeharra duen lanpostuan aritzeko baldin bada.

Izangaiak, aipatu titulua ez badu, proba bat egiteko aukera izanen du, eta horrela zehaztuko da beharrezkoa den maila baduen hizkuntza horretan. Izangaiek, proba hori egin nahi badute, deialdian parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute, horri dagokion tokian.

Baldintza horiek guztiak aldi baterako kontratatzeko hautatu eta deitzen diren izangaiek frogatu beharko dituzte, agiri bidez, kontratua izenpetu aurretik, esaten zaien unean.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean ez ezik, hautapen prozedurak dirauen bitartean eta kontratazioa bukatu arte ere bete beharko dira aurreko baldintzak.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Iruñeko Udalaren Laguntza Bulegoan, Merkatuko kalean, edo Internet bidezko www.pamplona.es gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean. Haietan, zein espezialitatetan hartzen den parte adieraziko da.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek eskatzen zaien titulazioaren eta nortasun agiri nazionalaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute. Euskaraz jakitea nahitaezko baldintza duen lanpostura jo nahi duten izangaiek, f) atalean eskatutakoaz gain, behar den dokumentazioa aurkeztu behar dute.

3.2. Elbarritasuna duten izangaiek, eskabidearekin batera, elbarriak direla frogatzen duen agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

4.-Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.-Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Lehendakaritzako Alorrak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda emanen du aditzera Iruñeko Udalaren iragarki oholean (Udaletxearen atzeko aldean).

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

6.-Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta haiek ebatzi ondoan, Lehendakaritzako zuzendariaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean jarriko da jendaurrean, deialdi honetako zortzigarren oinarrian aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski interesdunei aitortzeko deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Kontrataziorako dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertuta, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

7.-Epaimahaiak.

7.1. Espezialitate bakoitzeko epaimahai bat eratuko da, ondoko kideek osatua. Espezialitate bakoitzean onartutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean finkatuko da haien behin betiko osaera:

Mahaiburua: Lehendakaritza, Hezkuntza eta Gazteria Alorreko zinegotzi delegatua edo Hezkuntza eta Gazteria Alorreko zuzendaria.

Mahaikidea: Musika Hizkuntzaren espezialitateko irakasle bat.

Mahaikidea: Joaquín Maya musika eskolako zuzendaria edo ikasketa-burua.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde paritarioetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Joaquín Maya musika eskolako idazkaria edo ikasketa-burua.

7.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Iruñeko Udalaren Lehendakaritzako Alorreko Zuzendaritzari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak izateagatik epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

7.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8.-Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

8.1. Hautapena honako proba hauen bidez eginen da:

8.1.1. Bigarren mailako eskola batean eta 8 urteko ikasleekin aplikatzeko moduko irakas materiala prestatzea (ikasgai melodikoa, erritmikoa, diktaketa, etab.) epaimahaiak proposatzen duen programazioaren eduki bat landuko duena. Horretarako, izangaiek ordu eta erdi izanen dute baina ezin izanen dute sartu inolako materialik. Defentsarako, 15 minutu izanen dituzte.

Honakoak baloratuko dira: edukia ikasleen mailari egokitzea, musikaren koherentzia, edukiekiko sekuentziazioa egokia ote den, jarduketen, estrategien eta baliabideen aberastasuna, eta abar.

Probak, gehienez ere, 30 puntuko kalifikazioa izanen du, eta bazterturik geldituko dira 15 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

8.1.2. Bigarren proba: edukiera libreko klase bat ematea oinarrizko graduko azken kurtsoko ikasle talde bati, 15 minutuz.

Probak 30 puntuko kalifikazioa izanen du, gehienez ere, eta bazterturik geldituko dira 15 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

Alderdi hauek baloratuko dira: komunikazioa, ikasleekiko harremana, aurkikuntza bidezko ikaskuntza, musikako adibideen erabilera, eta baliabide eta estrategia ezberdinen erabilera, betiere, musikako helburua erdieste aldera, erabilitako materiala (egokitasuna, koherentzia, sekuentziazioa, aberastasuna...) pianoa jotzeko trebezia eta arintasuna, baita epaimahaikoei egokiak iruditzen zaizkien beste batzuk ere.

8.1.3. Hirugarren proba: Musika Hizkuntzako irakasgai bat lehenbiziko begiratuan tonuan kantatzea. Horretarako, izangaiek 10 minutu izanen dituzte.

Probak 30 puntuko kalifikazioa izanen du, gehienez ere, eta bazterturik geldituko dira 15 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

Alderdi hauek baloratuko dira: testuaren zehaztasuna, fraseoa, erritmoaren sentimendua, agogikoak, dinamikak, adierazkortasuna, entzuteko sentiberatasuna, entzute aktiboa, eta abar.

8.2. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak baztertuko dira.

8.3. Hautaprobak egiteko orduan, halaxe eskatzen duten elbarriek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

9.-Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

9.1. Proben kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, lortu duten azken puntuazioaren hurrenkeran, eta Lehendakaritzako Alorreko zuzendariari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.

Puntu berdinketa izanez gero, izangai zaharrenak izanen du lehentasuna.

9.2. Gainditzen duten izangaiei deitzen ahalko zaie Iruñeko Udalaren Hezkuntza eta Gazteria Alorrean sortzen diren beharren arabera, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

9.3. Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. atalean ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

9.4. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2008ko apirilaren 10ean.-Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

I. ERANSKINA

Izena: ..................., adinez nagusia, N.A.N./nortasun agiria: ............., jaioteguna (urtea/hila/eguna): ............, jaioterria (udalerria, probintzia): ............., nazionalitatea: ................., egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, etxebizitza): ............, telefonoa: ............, sakelako telefonoa: ..................

Honako hau azaltzen dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

f Elbarria naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

f Euskararen Gaitasunaren Agiriaren (EGA) titulua edo Hizkuntza Eskola Ofizial bateko Goi Mailako Euskararen titulua aurkeztu dudala.

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

Eskatzen dut:

Hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzeko deialdian onartua izatea, aldi baterako kontratudun lanpostuetan aritzeko, Joaquín Maya Musika Eskolako irakasle lanpostuan, musika hizkuntzako espezialitatean, euskaraz eta/edo erdaraz jarduteko. Deialdia .....Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, ......aren ......koan.

Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko karrika, 7-9, 31001 Iruña).

Iruñean, 20..ko .........aren ............(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0805949