55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, Oltza Zendeako Udaleko Haur Eskolako 0-3 urtekoendako zaintza eta egonaldi zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen eranskinean

Nire Burutzapeko Udalak, 2008ko martxoaren 27an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.-Aldaketa hasiera batean onestea Oltza Zendeako Udaleko Haur Eskolako 0-3 urtekoendako zaintza eta egonaldi zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen eranskinean, behar bezala eginbideturik espedienteari erantsi zaion agirian ezartzen denaren ildotik.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, bizilagunek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.-Jendaurreko aldia alegazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Oltza Zendean, 2008ko apirilaren 8an.-Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0805409