55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEDEA

Ledeako eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2008ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Ledean, 2008ko apirilaren 7an.-Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0805426