55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Ingurumen baimen integratuaren eta Ingurumen eraginaren adierazpenaren eskaera, Gestelar, S.L.k egina (Izarbeibarko Mankomunitatea).

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen I. kapituluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da jarraian aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten.

Espedientea: 168/2008 Ebazpena, apirilaren 2koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana.

Tramitazioa: Ingurumen baimen integratua eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa.

Eskatzailea: Gesterlar S.L. (Izarbeibarko Mankomunitatea).

Jarduera: Industriako hondakin geldo arriskugabeak kudeatzeko zentroa.

Tokia: Katastroko 2. poligonoa. 1791., 1792., 1793. eta 1795. lurzatiak.

Udalerria: Larraga.

Iruñean, 2008ko apirilaren 2an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0805263