55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

80/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariarena. "Nafarroako Erresuma" Turismo Sariak.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak abenduaren 26an emandako 459/2006 Foru Aginduaren bidez aldatu egin zen kontseilari berak apirilaren 11n emandako 86/2006 Foru Agindua. Azken horrek "Nafarroako Erresuma" Turismo Sariak, urtero emanen direnak, sortu eta haiek emateko prozedura arautzen zuen.

Foru agindu horren arabera, Nafarroako Turismo Kontseiluak, oso bilkuran, sariak banatzeko proposamena eginen du. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emanen ditu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.

Turismo Kontseiluak, 2008ko apirilaren 11ko osoko bilkuran, kategoria guztietarako behar den epean eta moduan aurkeztu ziren hautagaiak bozkatu zituen.

Kategoria bakoitzean gehien bozkatu ziren hautagaiak hauexek izan ziren:

1. Toki entitateak, turismo partzuergoak edo erakunde publikoak.

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa.

2. Sektore turistikoko enpresak.

Nafarroako Ostalaritzako Enpresa Txikien Elkartea (ANAPEH).

3. Turismoko beste elkarte batzuk.

Baztan-Urdazubiko Done Jakue Bidearen Lagunak.

4. Turismo enpresa edo enpresaburuak:

a) Ostatuen modalitatea.

"Baños de Fitero" (Fitero) bainuetxea.

b) Jatetxeen modalitatea.

Rodero jatetxea (Iruña).

c) Bitartekotza eta turismo zerbitzuen modalitatea.

Senda Viva (Arguedas).

Bestalde, Turismo Kontseiluak osoko bilkuran proposatu du aipamen berezia ematea "Los Iruña'ko" musika taldeari, Nafarroako Foru Komunitatea munduko hainbat herrialdetan ezagutarazten eta irudia hobetzen laguntzeagatik.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. "Nafarroako Erresuma" Turismo Sariak ondoren aipatzen diren entitate, elkarte eta enpresei ematen zaizkie:

-Erdialdea Garatzeko Partzuergoari, toki entitate, turismo partzuergo edo erakunde publikoen kategorian.

-Nafarroako Ostalaritzako Enpresa Txikien Elkarteari (ANAPEH), sektore turistikoko enpresen kategorian.

-Baztan-Urdazubiko Done Jakue Bidearen Lagunak elkarteari, turismoko beste elkarte batzuen kategorian.

-"Baños de Fitero" bainuetxeari (Fitero), turismo enpresa edo enpresaburuen kategorian, ostatuen modalitatean.

-Rodero jatetxeari (Iruña), turismo enpresa edo enpresaburuen kategoriako jatetxeen modalitatean.

-Senda Viva (Arguedas) enpresari, turismo enpresa edo enpresaburuen kategoriako bitartekotza eta turismo zerbitzuen modalitatean.

2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak Turismo Kontseiluak, osoko bilkuran "Los Iruña'ko" musika taldeari Nafarroako Foru Komunitatea munduko hainbat herrialdetan ezagutarazten eta irudia hobetzen laguntzeagatik aipamen berezia emateko egin duen proposamenaren berri badaki.

Foru agindu hau Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuari eta interesdunei jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, 2008ko apirilaren 22an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0806281