55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1163/2008 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laborategiko teknikari espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostuak banatzen dizkiena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 14an emandako 1163/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario hauek izendatu dira, laborategiko teknikari espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hauek esleitu zaizkie:

Edurne Tellechea Garcíari lanpostu huts bat Anbulatorioen eta Laguntza Espezializatuaren Zuzendaritzan (lanpostu zenbakia: 68680).

Mónica Martínez Pérezi lanpostu huts bat Nafarroako Ospitalean (lanpostu zenbakia: 68009).

Rubén Anaut Villanuevari lanpostu huts bat Nafarroako Ospitalean (lanpostu zenbakia: 68105).

Asier Jáuregui Lópezi lanpostu huts bat Nafarroako Ospitalean (lanpostu zenbakia: 67639).

Deialdia 2005eko 149. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 14an.

Iruñean, 2008ko apirilaren 14an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0806250