55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

127/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, martxoaren 23ko 57/2005 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez bazka idortuen sektorearentzako laguntzak eskatu, tramitatu eta emateko prozedura arautu zen.

Europako Erkidegoak NPBaren araudia errazteko asmoz, Kontseiluaren urriaren 22ko (EE) 1234/2007 Erregelamendua onartu zuen. Erregelamendu horren bidez nekazaritzako merkatuen antolamendu bateratua sortu zen eta nekazaritzako zenbait produkturentzako berariazko xedapenak ezarri (Merkatu Antolakunde Bateratuentzako Erregelamendu bakarra).

2008ko apirilaren 1etik aurrera, Erregelamendu horrek indarrik gabe utzi zuen bazka idortuen merkatu antolakunde bateratuari buruzko Kontseiluaren irailaren 29ko 1786/2003 (EE) Erregelamendua.

Bestalde, Batzordearen azaroaren 27ko 1388/2007 (EE) Erregelamenduak 382/2005 (EE) Erregelamendua aldatu du. 382/2005 Erregelamendu horren bidez Kontseiluaren 1786/2003 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezarri ziren. Aldaketa horiek kontuan harturik, beharrezkoa da bazka idortuen sektorearentzako laguntzak eskatu, tramitatu eta emateko prozedura arautu zuen Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren martxoaren 23ko 57/2005 Foru Agindua aldatzea.

Arau honen tramitazioan, bazka idortuaren sektorean Nafarroan jarduten duten agenteei entzunaldia eman zaie.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarrra.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren martxoaren 23ko 57/2005 Foru Agindua aldatzea.

Bazka idortuen sektorearentzako laguntzak eskatu, tramitatu eta emateko prozedura arautu zuen Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren martxoaren 23ko 57/2005 Foru Aginduan aldaketa hauek egin dira:

1. 4. artikuluko c) eta j) idatz-zatiak kendu dira.

2. 11. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

"11. artikulua. Laguntza sortzen duen egintza.

Nekazaritzako merkatuen antolamendu bateratua sortu zuen eta nekazaritzako zenbait produkturentzako berariazko xedapenak ezarri zituen Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Erregelamenduaren 88. artikuluan ezarritako laguntza jaso ahal izateko, eskatuko da xedeko bazka idortuak, erregelamendu horren 86. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeaz gainera, ondoko hezetasun muga hauek ez gainditzea eraldaketa enpresatik ateratzen direnean:

1. Ehotze prozesua izan duten bazka idortuen kasuan eta proteina kontzentratuen kasuan, %12.

2. Gainerako bazka idortuen kasuan, %14".

3. Xedapen gehigarri bat eransten da, egiten diren erreferentziak hobeki interpretatze aldera. Hona testua:

"Hirugarrena.-Bazka idortuen sektorearentzako laguntzak eskatu, tramitatu eta emateko prozedura arautzeko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren martxoaren 23ko 57/2005 Foru Aginduan Kontseiluaren irailaren 29ko 1786/2003 (EE) Erregelamenduari buruz egiten diren aipamen guztiak Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Erregelamenduarenak direla ulertuko da eta XXIII. eranskinean agertzen diren baliokidetza-taulen arabera irakurri behar dira.

Azken xedapen bakarra.-Indar hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko apirilaren 4an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F0805511