55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 14ko 1179/2008 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gidari lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 14ko 1179/2008 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gidari lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Lehiaketa arau hauek gobernatuko dute: Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hura garatu eta betearazteko azaroaren 6ko 215/285 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko lanpostuak betetzeko Erregelamenduak (martxoaren 14ko 59/2005 Foru Dekretuak aldatua), Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak merezimenduen baremoei buruz emaniko abuztuaren 12ko 130/1998 Foru Aginduak, aplikatu beharreko gainerako arauek eta deialdiaren honako arau hauek.

ARAUAK

1.-Xedea

Aditzera ematen da gidari lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketaren bitartez betetzeko deialdia egin dela. Lanpostua (6451 zenbakia) Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago eta Cordovillan aritzeko da.

Lanpostu hutsak hautatzeko 10. arauan aipatzen den egintzan, lanpostu horien ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira, hain zuzen ere, organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sarturiko aldaketen ondorioz hutsik gelditzen direnak.

2.-Lanpostu hutsen kopurua handitzea

2.1. Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituta.

2.2. Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak hauek izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainia eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.

2.3. Aurrekoa gorabehera, izangaiek lekualdatze lehiaketetan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko "iraungitzeko" lanpostuak baldin badira.

2.4. Lehiatzaileren batek lehiaketa honetan lanpostua erdietsi eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, izendapenean izen berria hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta berriz lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

3.-Betebeharrak

3.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta lanpostu hutsak aukeratu eta esleitutako lanpostuaz jabetu bitartean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) D maila edo taldekoa izatea.

c) Gidari lanpostu baterako izendatu izana.

e) B, C eta D motetako gidatzeko baimenak izatea, gehi E motakoa horietako bakoitzaz gainera, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari edo Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari atxikitako lanpostuak lortu nahi izanez gero.

3.2. Zerbitzu, atal, bulego edo unitate parekaturen bateko burutzaren bat betetzen ari diren funtzionarioek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdi honetako baldintzak betetzen badituzte. Prozedura honetan esleituriko lanpostuaz jabetzeak berarekin dakar zerbitzuko zuzendari izateari edo atal nahiz bulegoburu edo horiei parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.

3.3. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete eman duten funtzionarioek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betikoz esleituko zaie.

3.4. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketa honetan.

4.-Lansariak

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten lansariak jasoko dituzte.

5.-Eskabidea aurkezteko epea eta tokia

5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

5.2. Eskabideak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Internet bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta bai aipu honetatik abiatuta: "Zerbitzuak", "Enplegu publikoa".

5.3. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

a) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, salbu eta Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

Izangaiek merezimenduak, behar bezala ordenatuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz alegatu eta frogatuko dituzte.

b) B, C eta D motetako gidatzeko baimenen kopia konpultsatua, gehi horietako bakoitzari gaineratutako E motakoarena, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari edo Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari atxikitako lanpostuak lortu nahi izanez gero.

Izangaiek merezimenduak, behar bezala ordenatuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz alegatu eta frogatuko dituzte.

5.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

6.-Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda

6.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

6.2. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

6.3. Lehiatzaile bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

6.4. Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

7.-Epaimahaiaren osaera

7.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

-Mahaiburua: Juan Carlos Lázaro López jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Ibilgailu Parkearen Ataleko burua.

Ordezkoa: Angel Labiano Mangado jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Sistema, Baliabide eta Azpiegituren Ataleko burua.

-Mahaikideak:

1. Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

Ordezkoa: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

2. Fátima Carmen Sesma Vallés andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Zerbitzu Teknikoen eta Ibilgailu Parkearen Kudeaketa Bulegoko burua, idazkari lana ere eginen duena.

Ordezkoa: José María Canales Arana jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Ataleko burua.

7.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

7.4. Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

8.-Merezimenduen kalifikazioa

8.1. Deialdiko 5.3 arauan agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak erabiliz. Salbuespen bakarra Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak izanen dira, organo dei-egileak epaimahaiari zuzenean igorriko baitizkio frogagiriak.

8.2. Alegatu eta frogaturiko merezimenduak deialdi honen II. eranskinean azaldu baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

8.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

8.4. Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

8.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

8.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Nafarroako Gobernuko iragarki oholean lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

9.-Lehiatzaileen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio espediente osoarekin batera, behar izanez gero, hasierako lanpostuen kopurua handitzeari buruzko ebazpena eman dezan.

10.-Lanpostu hutsak hautatzea

10.1. Lehiatzaileek lanpostu hutsak lorturiko puntuazioaren arabera aukeratzen ahalko dituzte; horretarako, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak ekitaldi baterako dei eginen du.

Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deialdia Nafarroako Gobernuko iragarki oholean paratuko den idazkian zabalduko da, baita Interneten ere, hemen: www.navarra.es, "Zerbitzuak", "Enplegu publikoa", deialdiari buruzko oharra.

Lanpostuak betetzeko Erregelamenduan xedaturikoarekin bat, izangaiek ezin izanen dute hautatu beraiek atxikitako zuzendaritza nagusiko, erakunde autonomoko edo zuzendaritza nagusi baten menpe ez dagoen beheragoko unitate organikoko lanpostu hutsik, salbu eta udalerria, zentroa edo lanaldi arrunt edo partzialeko araubidea aldatzen bada, erregelamendu horretako 8.3. artikuluko b), c) eta d) idatz-zatietan xedatu bezala.

10.2. Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

11.-Lanpostuak esleitzea eta jabetza hartzea

11.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, dagozkien lanpostuak esleituko dizkie izangaiei eta hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

11.2. Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

12.-Aurkeztutako agiriak

12.1. Hautagaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratu ahal izanen dituzte, halaxe eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskabidea hiru hilabeteko epean aurkez daiteke, lanpostuak esleitzeko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

12.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari, eta horretarako eskubidea galdu eta agiriak suntsitu eginen dira.

12.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, agiri horiek gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiri horiek berreskuratzen ahal dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

13.-Errekurtsoak

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdi honen eta bere arauen kontra eta arauak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2008ko apirilaren 14an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, honako deialdian parte hartzeko: ....................................... izateko ........................ lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALhonetan argitaratu zen: ................(e)ko .....aren .....(e)ko ...... zenbakikoan.

1.-Norberaren datuak.

Deiturak eta izena:

Jaiotze eguna eta tokia: ....................... NANa:

Helbidea: ......................................... P.K.:

Etxeko telefonoa: ........................ Laneko telefonoa:

2.-Datu administratiboak.

a) Zer lanpostutarako izendatu zuten:

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa.

f Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa.

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea.

f Lan-kontratudun finkoa.

f Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa.

b) Administrazio egoera

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

f Borondatezko eszedentzian.

f Nahitaezko eszedentzian.

(X batez markatu behar den kontzeptua)

c) Egungo destinoa:

Lanpostua:

Jabetza hartzearen eguna:

Departamentua:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde autonomoa:

c) Zein maila edo taldetakoa den: ..............

3.-Nik, izenpetzaileak, adierazten dut eskabideak aurkezteko azken egunean eskaturiko baldintza guztiak betetzen ditudala.

4.-Eskabidearekin batera, deialdian parte hartzeko eskatzen diren agiriak eta alegatu ditudan merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditut, .......(e)tik ........... (e)ra numeratuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

5.-f Adierazten dut euskarazko maila neurtzeko proba egin nahi dudala. (*)

6.-f Adierazten dut frantses eta ingeles maila neurtzeko proba egin nahi dudala. (*)

Horrenbestez,

Eskatzen dut deialdi honetan onar nazatela.

Iruñean,........(e)ko .........................aren ............(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezkoa bada.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARI NAGUSIA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuen balorazioa egiteko, puntu bat emanen zaio, urteko, deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.

Oharrak

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. a) atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

3. Deialdia argitaratu ondoan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, egoera horietan sartu aurretik zuen lanpostuan egindako zerbitzuak bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola ordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Eskola orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen.

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu eta/edo halakoetan irakasle jardutea: gehienez ere, puntu bat. Epaimahaiak baloratuko du, haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin ikustekorik izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Baremoaren b) ataleko puntuazioa 10 puntukoa da, gehienez.

Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

-Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 2 puntu gehienez.

-Euskaraz jakiteagatik: destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetarako 2,20 puntu gehienez, plantilla organikoan euskaraz jakitea nahitaezkotzat hartu ez bada, eta destinoa eremu mistoan dutenetarako 2,10 puntu gehienez, plantilla organikoaren arabera lanpostu horretan aritzeko euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzen baldin bada.

Ondorio horietarako, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gainditutako maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen da eta, euskararen kasuan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zer dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak antolatutako azterketak egiten ahal dira; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren bosten bat emanen zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: F0806040