55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BAZTAN

Trafikoko salaketen jakinarazpena

Trafikoari buruz indarra duten arauak hausteagatik Udaltzaingoak edo trafiko zaintzaileek ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren iragarki oholean.

ESPTE. JABEA MATRIKULA LEKUA EGUNA ORDUA ZENBAT. ARAU - HAUSTEA

2008030 EL HOUSSEIN, EL HAOU NA-5824-AW JAIME URRUTIA 14, ELIZONDO 2007/11/02 11:01 30,05 ZEOKO 91.1

2008010 GAZTELU GARDE, AINARA SG-1117-H JAIME URRUTIA 24, ELIZONDO 2008/01/10 10:03 30,05 ZEOKO 91.2G

2008026 JIMENEZ ECHEVERRIA, JOSE LUIS NA-4840-AN JAIME URRUTIA 14, ELIZONDO 2007/10/23 11:16 30,05 ZEOKO 91.1

2008016 JIMENEZ ECHEVERRIA, SANTIAGO NA-1943-AY BRAULIO IRIARTE 23, ELIZONDO 2008/02/04 12:31 30,05 ZEOKO 91.1

2008012 MUÑOZ ALDACO, DAVID 1097-DGV GILTX. (MERKATU P.), ELIZONDO 2008/01/17 8:28 30,05 ZEOKO 91.1

2008005 MUÑOZ ALDACO, DAVID 1097-DGV GILTX. (MERKATU P.), ELIZONDO 2008/01/03 8:35 30,05 ZEOKO 91.1

2008004 PETRICORENA IRIGOYEN, TXOMIN NA-1514-AP VIRGILIOKO LOTUNEA, ELIZONDO 2007/12/24 10:05 30,05 ZEOKO 91.1

2008003 TORRES LETONA, MIKEL 5792-FHC JAIME URRUTIA 34, ELIZONDO 2007/12/18 11:27 30,05 ZEOKO 91.1

2008015 TORRES LETONA, XABIER 3751-FFC VIRGILIOKO LOTUNEA, ELIZONDO 2008/02/04 12:20 30,05 ZEOKO 91.1

2008002 TORRES LETONA, XABIER 3751-FFC ANTXITONEAKO ZUBIA, ELIZONDO 2007/12/07 10:30 30,05 ZEOKO 91.1

BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Martxoaren 2ko 339/1990 legegintzako Errege Dekretua.

ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra. 13/1992 Errege Dekretua.

1.-Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, interesdunak %20 merkeago ordaintzen ahalko du isuna, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluan ezarritakoa betez. Ordainketa Balleko Etxean berean egin daiteke, edo posta-igorpenaz, izen-abizenak, ibilgailuaren matrikula eta arau-haustearen data jarriz.

2.-Ibilgailuaren jabea arau-haustearen erantzulea ez balitz, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 72.3 artikuluak ezarritakoa betez, jabeak, jakinarazpena hartu eta hamabortz egun baliodunen epean arau-hauslea identifikatu beharko luke eta horretarako Balleko Etxeko Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluak aurreikusitako tokiren batean, arau-hauslearen izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia eta helbidea idatzirik dituen idazkia aurkeztu. Identifikazio hori egin nahi izanen ez balu, ibilgailuaren jabeari arau-hauste larriren salaketa jarriko litzaioke. Salaketa horrek 300,51 euro bitarteko isuna lekarkioke.

3.-Ibilgailuaren jabea pertsona juridiko bat (elkarte bat) baldin bada, beti ere, identifikatu beharko da arau-haustea egin duen gidaria, bertzenaz sozietateari irekiko baitzaio espedientea, identifikazioa ez egiteagatik.

4.-Arau-hauste larrien egileak, dagokien isunaz gain, gidatzeko baimena hiru hilabete bitarte kenduz zehatzen ahal dira. Arau-hauste oso larriak, dagokien isunaz gain, gidatzeko baimena hirutik sei hilabete bitarte kenduz zehatuko dira beti ere (Trafikoari buruzko Legearen 67.1 artículo).

5.-Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 79. artikuluan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 11 eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ediktu honen bidez salaketa jakinarazten zaio ibilgailuaren titularrari, ustezko arau-hauslea den aldetik.

6.-Salatuak alegazio idazkirik edo probarik aurkezten ez badu, jakinarazpen hau ebazpen proposamentzat hartuko da, eta alkatearen eskutan utziko da, hura baita zehatzeko eskumena duen organoa martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 68.2 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz. Frogatutzat jotzen diren egitateak, horiek dakarten arau-haustea, haren kalifikazioa, horien erantzulea eta proposatzen den zehapena, behar diren laukitxoetan agertzen dira, hurrenez hurren idazkun hauek dituztela: "egitate salatua", "agindu urratua", "kalifikazioa", "salatua" edo "zenbatekoa". Halaberean, jakinaraziko da espedientea ikusgai dagoela Balleko Etxean, goizeko 9etatik arratsaldeko 2 orduak artio, lanegunetan, eta aztertu ahal izanen dutela bai eta dauden dokumentuen nahi bertze kopia eskatu ere.

7.-Nolanahi ere, interesdunak hamabortz egun balioduneko epea du, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkeztu eta bere alde egoki juzgatzen dituen frogak proposatzeko. Horrela egitekotan, Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean aurkeztu beharko du idatzia.

Elizondon, Baztanen, 2008ko martxoaren 31n.-Alkatea, Virginia Aleman Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0804891