55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESA

EDIKTUA

Esako Udalak, 2008ko apirilaren 4ko osoko bilkuran, TAOLen 85. artikuluan eta hurrengoetan, Toki Araubidearen Erregelamenduaren Testuaren 97. artikuluan eta 35/2002 Foru Legearen 16. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Udalaren kapitala duen erantzukizun mugatuko sozietate bat eratzea onetsi du; orobat espediente honekin batera heldu den txostena.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun naturalean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Esan, 2008ko apirilaren 9an.-Alkatea, José Antonio Aquerreta Martínez de Lagos.

Iragarkiaren kodea: L0805518