55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Ibilgailuen gaineko zergaren ordainketa

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko martxoaren 28ko bilkuran, 2008ko ekitaldi ekonomikoko likidazioak onetsi zituen trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako eta ibilgailuak espaloietan barna (pasabide eta sarbideak) sartu eta ateratzeko nahiz eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasetarako. Orobat, borondatez ordaintzeko epe hauek ezarri zituen:

-2008ko martxoaren 31tik maiatzaren 9ra arte.

Udalaren Diruzaintzako bulegoetan ordaindu beharko da, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean.

Tuteran, 2008ko martxoaren 31n.-Ogasun, Kudeaketa eta Dirubilketako zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0805889