55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRONKARI

Udalekotzeko espedientea. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2008ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea energia elektrikoa ekoizteko eguzki-instalazioen jarduera ekonomikoa udalekotzea, jarduera horren onura publikoa dela-eta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 205. artikuluan ezarritako tramitazioari jarraituz.

Erronkarin, 2007ko apirilaren 9an.-Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0806190