55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1097/2008 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun publikoko ikuskatzaile lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak banatzen dizkiena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 7an emandako 1097/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario hauek izendatu dira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun publikoko ikuskatzaile lanetan aritzeko, eta lanpostu hauek esleitu zaizkie:

Pedro María Oteiza Orradreri lanpostu huts bat Osasun Publikoaren Institutuan (lanpostu zenbakia: 67068).

María Belén Guillén Ardanazi lanpostu huts bat Osasun Publikoaren Institutuan (lanpostu zenbakia: 67020).

Rafael Peiro Lópezi lanpostu huts bat Osasun Publikoaren Institutuan (lanpostu zenbakia: 68125).

Julián Miguel Garcíari lanpostu huts bat Osasun Publikoaren Institutuan (lanpostu zenbakia: 67053).

Juan Sotero Busto Barbarini lanpostu huts bat Osasun Publikoaren Institutuan (lanpostu zenbakia: 67049).

Deialdia 2006ko 35. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 22an.

Iruñean, 2008ko apirilaren 7an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0806249