46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANDOSILLA

ZA-10 eta ZA-11 exekuzio unitateak batera kudeatzeko hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, 2008ko martxoaren 13an, 043/2008 Ebazpena eman zuen, Andosillako Udal Planeko ZA-10 eta ZA-11 unitateak batera kudeatzeko hirigintzako hitzarmena behin betiko onesten duena.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz.

Andosillan, 2008ko martxoaren 13an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0804259