46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OTSAGABIA

2008ko ekitaldiko aurrekontua

Otsagabiko Udalak, 2008ko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat, xedatutakoari jarraikiz, aurrekontu onetsia ikusgai egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu epea erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da.

Otsagabian, 2008ko martxoaren 12an.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0804176