46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CASTEJON

Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena

2008ko ekitaldira luzaturiko aurrekontuko aldaketa, 719.000,00 eurokoa, hasiera batean onesteko erabakia 2008ko 24. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 22an.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Castejonen, 2008ko martxoaren 12an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0804183