46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

EZKAROZE

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: María Arantzazu Samper Hualde. Jarduera: okindegia eta kafetegia. Tokia: 2. poligonoa, 174. lurzatia, Rochapea S-P Ezkaroze.

Ezkarozen, 2008ko martxoaren 14an.-Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L0804408