46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

93/2008 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, hirugarren adinekoentzako eta ezgaitasunak dituzten pertsonentzako besteren zentroetako egonaldietarako jasotzen ahal diren gehieneko laguntzak ezartzen dituena.

Gizarte Zerbitzuen arloan banakoentzako eta familientzako prestazioak eta laguntzak arautzen dituen ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretuak 13. artikuluan xedatzen du Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak ezarriko duela urtero besteren zentroetako egonaldietarako jasotzen ahal den gehieneko zenbatekoa.

Abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legean zahar-etxeen erabiltzaileek egonaldietako zerbitzuak finantzatzeko egin beharreko diru-ekarpena arautzen da, bai eta besteren zentroetako egonaldietarako emanen diren gehieneko diru-laguntzetarako erreferentzia ezarri ere, legean ezarritako prezioei dagokienez.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak urtarrilaren 9an emaniko 4/2007 Foru Aginduaren bidez, hirugarren adinekoentzako eta ezgaitasunak dituzten pertsonentzako besteren zentroetako egonaldietarako 2007an jasotzen ahal diren gehieneko laguntzak ezartzen ditu.

Gizarte zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak eta, bereziki, Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeari eta laguntza emateari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak indarra hartzean, baliatzen diren eta laguntza behar duten pertsonen kontzeptuen ordez beste hau ezartzen da: mendekotasuna, maila ezberdinetakoa, duten pertsonak eta mendekotasunik ez dutenak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Zenbateko hauek ezarri dira hirugarren adinekoentzako eta ezgaitasunak dituzten pertsonentzako besteren zentroetako egonaldietarako jasotzen ahal diren gutxieneko eta gehieneko laguntza gisa, ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretuak aipatu bezala:

Zahar-etxeetako egonaldietarako prestazioa

Mendekotasun handiko egoera, 2. maila 1.723,28 258,75

Mendekotasun handiko egoera, 1. maila 1.723,28 175,95

Mendekotasun larriko egoera, 2. maila 1.723,28 100,00

Mendekotasun larriko egoera, 1. maila 825,29 0,00

Tarteko mendekotasun egoera 797,02 0,00

Gizarte mendekotasuneko egoeran dauden pertsonak, fami-

lia gatazkagatik edo familia sostengu egokirik ez izatea-

gatik etxean gelditzerik ez dutenak 797,02 0,00

Eguneko laguntzarako prestazioa

Mendekotasun handiko egoera, 2. maila 886,90 258,75

Mendekotasun handiko egoera, 1. maila 886,90 175,95

Mendekotasun larriko egoera, 2. maila 886,90 100,00

Mendekotasun larriko egoera, 1. maila 886,90 0,00

Tarteko mendekotasun egoera 886,90 0,00

Gizarte mendekotasuneko egoeran dauden pertsonak, fami-

lia gatazkagatik edo familia sostengu egokirik ez izatea-

gatik etxean gelditzerik ez dutenak 886,90 0,00

2. Salbuespen gisa, Nafarroako Mendekotasun Agentziaren zuzendari kudeatzaileak aurreko atalean ezarritakoak baino dirulaguntza handiagoak ematen ahalko ditu, baldin eta frogatzen bada eskatzailea behar bezala tratatzeko baliabide bereziak erabili behar direla.

3. Urtarrilaren 9ko 4/2007 Foru Agindua, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emanikoa, indarrik gabe uztea. haren bidez hirugarren adinekoentzako eta ezgaitasunak dituzten pertsonentzako besteren zentroetako egonaldietarako jasotzen ahal diren gehieneko laguntzak ezarri ziren.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan. 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen da aplikatzekoa.

Iruñean, 2008ko martxoaren 10ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0804094