46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

OTSAGABIA

Plantilla organikoa

Otsagabiko Udalak, 2008ko martxoaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2008ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla ikusgai egonen da, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatu epea erreklamaziorik gabe iragaten bada, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da.

Otsagabian, 2008ko martxoaren 12an.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0804177