46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

MARTZILLA

Deialdia, Martzillako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat (C maila), funtzionario araubidekoa, oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Onartutakoen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 128/2008 Ebazpena

Alkatetzaren azaroaren 13ko 362/2007 Ebazpenaren bidez eta 251/1993 Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan xedatutakoari jarraituz onetsi ziren Martzillako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat (C maila), funtzionario araubidekoa, oposizio murriztuaren bidez, Martzillako Udaleko D mailako funtzionarioen artean (administrari laguntzaileak) betetzeko deialdia eta oinarriak. 2007ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 14an, argitaratu zen deialdia.

Alkatetzaren urtarrilaren 28ko 017/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, 2008ko 27. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 29an, argitaratu zena. Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eranskin gisa datorrena, onestea, eta oposizioko ariketak egiteko lehen eguna finkatzea.

Ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua:

Lehenbiziko proba. Tokia: Martzillako Udaletxea; 2008ko apirilaren 18an, goizeko hamarretan. Ondoren, bigarren proba eginen da.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

AGUERRI GRACIA JOSEFINA

Martzillan, 2008ko apirilaren 4an.-Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0805173