46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

EGUESIBAR

Eguesibarko Udalaren 2008ko lan publikoaren eskaintza

Eguesibarko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko martxoaren 7an, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Egusibarko Udalaren 2008ko plantilla organikoan egun diren lanpostu hutsak eta, Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Eguesibarko Udalaren 2008ko lan publikoaren eskaintza onestea erabaki da, betetzeko eskainiko diren lanpostu hutsak erantsiz.

2008an, lanpostu hauek eskainiko dira txanda irekian:

-3 polizi agente.

-Biolin irakasle bat.

-Musika hastapeneko irakasle bat.

Lanpostuak txanda irekian betetzearekin batera, egungo langileen aldi baterako kontratuak iraungiko dira, izan ere Udalaren plantillan sartuko diren langileek beteko dituzte lanpostu horiek, txanda irekiko oposizio-lehiaketa bidez izendatuko baitira.

Txanda murriztuko hautaproben bidez beteko dira, orobat, ondoko lanpostu hauek:

-Gizarte langile bat.

-Ogasuneko kudeatzaile bat.

Eguesen, 2008ko urtarrilaren 12an.-Ogasuneko eta Langileriako zinegotzi delegatua, Carolina Potau Menéndez.

Iragarkiaren kodea: L0804180