46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TUTERA

Alkatetzaren 2/2008 dekretua, martxoaren 14koa

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

"Luis Casado Oliver alkate udalburua hiritik kanpo izanen denez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezkatzeko.

Kontuan hartuz Erregelamendu organikoaren 24 eta 27. artikuluetan ezarritakoa, hain zuzen ere alkateordeei dagokiela, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordezkatzea, hura kanpoan, eri edo bere eskurantzetan aritzeko ezinean dagoenean.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz.

Dekretatu dut:

1. Alkatetzari dagozkion eginkizunak María Victoria Castillo Floristán lehen alkateordearen eskuetan uztea, legediak ezarritako mugekin, 2008ko martxoaren 18an, 19an eta 20an.

2. Dekretu honen berri ematea Tuterako Udaleko Osoko Bilkurari; ukitutako zinegotziei, Udaleko alorrei eta Alkatetzari jakinaraztea. Argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Dekretuak sinatu eta hurrengo egunean hartuko du indarra."

Alkate udalburuak agindu eta izenpetu du, jarduneko idazkaria naizen honen aitzinean, eta nik fedea eman.

Tuteran, 2008ko martxoaren 14an.-Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0804394