46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

GOIZUETA

Alkatearen eskuordetza

Goizuetako Udaleko alkateak, 2008ko martxoaren 11n, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

2008ko martxoaren 25etik 28ra herritik at egongo naizenez, eta Toki Entitateen Antolamenduari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduaren 43 eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera, erabaki dut:

1. Alkate bezala ditudan eskumen guztiak, dagokion eskuordetzaren bidez, Jon Uitzi Lujanbio alkateordearen esku uztea, kanpoan nagoen bitartean ordezkatu nazan, aipatutako egunetan.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta interesdunari jakinaraztea.

Goizuetan, 2008ko martxoaren 11n.-Alkatea, Miguel José Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L0804375