46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

FUSTIÑANA

Bilkura-sariak eta kalte-ordainak Udalbatzako kideentzat

Fustiñanako Udalak, 2008ko martxoaren 13an egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen besteak beste:

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legean ezarritakoarekin bat, honako kalte-ordainak, PFEZren atxikipenik gabe, ezartzea Udalbatzako kideentzat, 22/1998 Foru Legearen 14. artikuluarekin bat, 2008ko urtarrilaren batetik aurrera ondorioak izan ditzan:

1.-Osoko bilkuretara edo batzordeetara joateagatik:

-Ehun eta hamar euro (110,00) osoko bilkura bakoitzera joateagatik.

-Hirurogeita hamazazpi euro (77), batzorde bakoitzera joateagatik.

Osoko bilkuretara edo batzordeetara joateagatik urtean gehienez ere 1.646,00 euro eskuratzen ahalko dituzte.

2.-Alkate udalburuak, osoko bilkuretara eta batzordeetara joateagatik eskuratuko duenaz gain, zenbateko hauek jasoko ditu:

-1.646,00 euro Alkatetza lanetan aritzeagatik.

-1.500,00 euro frogatzeko zailak diren gastuengatik.

3.-Alorreko eta Azpialorreko zinegotzi delegatuak eta GMSren eledunak, osoko bilkuretara eta batzordeetara joateagatik eskuratuko dutenaz gain, karguan aritzeagatik urtero jasoko dute 1.646,00 euro.

Fustiñanan, 2008ko martxoaren 14an.-Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L0804383