46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ANDOSILLA

Alkatetzaren ebazpena

2008ko martxoaren 14an, alkate udalburuak jarraian hitzez hitz azaltzen den ebazpena eman zuen.

Andosillako Udaleko alkate udalburuaren 052/2008 ebazpena, martxoaren 14koa, haren bidez Andosillako Udaleko lehen alkateordea eskuordetzen baitu, alkatea udal mugapetik kanpo dagoen bitartean.

Andosillako Udaleko alkate udalburu Juan Enrique Sanzo Andrés naizen honek.

Kontuan hartuz, arrazoi pertsonalak direla medio, herritik kanpo izanen naizela 2008ko martxoaren 23tik 29ra bitarte, biak barne.

Ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1.985 Legeko 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren araberako lehentasunez, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...).

Kontuan izanik Alkatetzaren uztailaren 3ko 99/2007 ebazpena, Jesús Pardo Gurpegui entitate honetako lehen alkateorde izendatzen duena.

Ikusirik Toki Entitateen Korporazioen, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1.986 Errege Dekretuko 47.2 artikuluko lehen lerroaldeak xedatzen duela bigarren lerroaldeak xedatutakoa ezertan ukatu gabe, alkatea kanpoan dagoenean, edo eri nahiz ezindurik baldin badago, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, eskuordetza espresua ez bada, betiere 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakian biltzen diren baldintzak betetzen badira.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1.985 Legeko 21. artikuluak eta 44.1 artikuluak, azkeneko hori aplikagarria baita azaroaren 28ko 2568/1.986 Errege Dekretuko 47.2 artikuluari lotua baitago, ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Andosillako Udaleko lehen alkateorde Jesús Pardo Gurpegui eskuordetzea, esleiturik dirudan eginkizun guztietan nire ordez ari dadin, arrazoi pertsonalak direla-eta herritik kanpo naizen bitartean.

Bigarrena.-Delako ordezkapen horrek epe mugatua izanen du, hain zuzen ere 2008ko martxoaren 23tik hilabete bereko 29ra arte.

Hirugarrena.-Honako ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Andosillako Udaleko iragarki oholean ediktuak ikusgai paratzea, hori guztia azaroaren 28ko 2568/1.986 Errege Dekretuko 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Laugarrena.-Honako ebazpen hau interesdunari igortzea, eta ohartarazten zaio azaroaren 28ko 2568/1.986 Errege Dekretuko 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, delako ordezkapena betetzen ari den bitartean, ezin izanen dituela nik emandako eskuordetza erabiltzeari uko egin, hori guztia lege bereko 43. artikuluan aurreikusitakoaren menean.

Bosgarrena.-Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.

Aditzera ematen da azaroaren 28ko 2568/1.986 Errege Dekretuko 47. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta ohartarazten zaio ezen, ekintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu ondoko hilabetean.

Andosillan, 2008ko martxoaren 14an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0804351