46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FUSTIÑANA

Ordenantza fiskala, udal gimnasioko instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Fustiñanako Udalak, 2008ko martxoaren 13ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal gimnasioko instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Fustiñanan, 2008ko martxoaren 14an.-Alkatea, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L0804346