46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitate honen eta Larragako Udalaren Gesterlar S.L. izeneko sozietate publikoa eratzeko espediente administratiboa. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko batzar orokorrak, 2006ko urriaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen sozietate publiko bat sortzeko memoria eta estatutuak.

2008ko 2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 4an argitaratutako iragarkiaren bidez, espedientea jendaurrean jarri zen hogeita hamar egun naturaleko epean, eta aipatu epea bukatzerakoan ez zen inolako alegaziorik egin.

Ondorioz, 2008ko urtarrilaren 28an egindako Batzar Orokorrak aho batez eta legez eskatutako quorumarekin, erabaki hau hartu zuen:

1.-Behin betiko onestea Izarbeibarko Mankomunitatearen eta Larragako Udalaren arteko "Gesterlar S.L." izeneko sozietate publikoa eratzeko espediente administratiboa, behar bezala eginbideturik espedientean diren memoria eta estatutuei jarraituz eginen baita. Horiek ere behin betiko onetsita gelditu dira.

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.-Izarbeibarko Mankomunitateko buruari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

4.-Gesterlar sozietatea 4.000 euroko kapital sozialaz hornitzea. Diru hori lau partaidetzatan banatua izanen da, bakoitzaren balio nominala mila euro izanen delarik eta parataidetza horiek 1etik 14ra zenbakituko dira, biak barne. Kapital sozial hori Izarbeibarko Mankomunitateak eta Larragako udalak erabat harpidetua eta emanadago, beraiek baitira hura osatzen duten partaidetza guztien titular esklusiboak. Toki Korporazioen Zerbitzuen gaineko Erregelamenduaren 89. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Hura ezin da eskualdatu ezta enpresa honen xedea ez den beste deusetarako erabili, baina bai handitu eta murriztu lege-xedapenekin bat.

5.-Gesterlar, S.L. sozietatearen administrazio kontseiluko kideak izendatzea, estatutuen 17. artikuluan xedatutakoarekin bat. Hurrengo hauek dira kideak:

PEDRO M.ª EGEA ORTIZ (Burua)

M.ª LUISA IBAÑEZ GARCIA (Buruordea)

FELICIANO VELEZ MEDRANO

JAVIER OSES ZUÑIGA

ENRIQUE VIDEGAIN IRAGUI

ROSA M.ª DONAZAR HERNANDEZ

CARLOS MAGAN VIZUETE

M.ª VICTORIA LUCEA REDIN

ALFREDO MORALES VIDARTE

IÑAKI RODRIGUEZ GARCIA

JESUS M.ª SUESCUN MOLINERO

JESUS FERNANDO GARCIA ELORZ

"GESTERLAR, S.L" IZENEKO MERKATARITZA KONPAINIAREN ESTATUTUAK

I. KAPITULUA

1. artikulua. Gesterlar, S.L. izeneko merkataritza sozietatea eratu da, toki erakunde baten eremuko eta erantzukizun mugatuko sozietate gisa. Erantzukizun mugatuko sozietateei buruzko Legearen, Merkataritza Kodearen, toki erakundearen gaineko legeen eta estatutu hauen bidez gobernatuko da.

2. artikulua. Gesterlar, S.L. erantzukizun mugatuko sozietatea da. Udal enpresa pribatua den aldetik, nortasun juridiko eta ondarekoa izanen du bere xedeak lortzeko, lege-xedapenetan eta estatutu hauetan ezarritako mugak gainditu gabe.

3. artikulua. Sozietatearen helburuak hondakinak bildu (toxikoak edo arriskugarriak izan ezik), isuri, tratatu edo birziklatzeko instalazioak, sustatu eta eraikitzeko lurrak (baita hauen gaineko edozein eskubide ere) salerostea, alokatzea, erostea eta eskualdatzea edo edozein titulu dela bide lagatzea lur haiek; enpresa parkeak, I+G+B zentroak, dokumentazio zentroak eta hiri ingurumenaren esparruarekin lotura duten enpresa prestakuntza eskolak eraikitzeko lurrak.

Sozietatearen xedearen baitako jarduerak garatzeko baimen administratiborik edo erregistro bereziren batean inskribatzea behar denean, baldintza horiek betetzea beharrezkoa izanen da berauek hasteko.

Berariazko titulazioa behar duten jarduerak garatzeko, sozietateak kasu bakoitzean eskudunak diren profesionalen zerbitzuak kontratatu beharko ditu.

4. artikulua. Sozietatearen xedea garatzeko sozietateak berak hurrengo hau egiten ahal du:

Zuzenbide komunak baimendurik, ondasun higigarri eta higiezinen gaineko edozein eskubide eskuratu, eskualdatu, eratu, aldatu eta iraungitzea, horrenbestez sozietatearen xedea lortzeko ahalik hoberenak izan daitezen.

Euren eskumenak direla-eta kudeaketa ongi gauzatzen lagundu behar duten erakundeekin hitzarmenak egitea, edo Izarbeibarko Mankomunitateak eta Larragako Udalak sinatutako hitzarmenetan subrogatzea, hala erabakitzen denean.

Ezarritako zerbitzuen funtzioa betetzea.

Aurrekoen antzeko azterketak eta jarduerak, eta haiekin batera egin daitezkeenak edo haiei lotuta daudenak.

5. artikulua. Sozietateak Garesen (Nafarroa) izanen du egoitza, Mendigorriako errepidearen 1ean. Administrazio organoak Garesko udal mugapeko beste leku batera aldatu ahal izanen du egoitza, komenigarria iruditzen bazaio.

6. artikulua. Sozietateak mugarik gabeko iraupena izanen du, eta eraketaren eskritura egiten den egunean abiatuko da lanean.

II. KAPITULUA

7. artikulua. Kapital soziala 4.000 eurokoa da, lau partaidetzatan banatua, bakoitzaren balio nominala mila eurokoa izanen da eta parataidetza horiek batetik laura zenbakituko dira, biak barne. Kapital soziala Izarbeibarko Mankomunitateak eta Larragako Udalak erabat harpidetua eta emanada, horiek baitira erdibana partaidetza guztien titular esklusiboak, Toki Korporazioen Zerbitzuen gaineko Erregelamenduaren 89. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Hura ezin da eskualdatu ezta enpresa honen xedea ez den beste deusetarako erabili, baina bai handitu eta murriztu lege-xedapenekin bat.

Izarbeibarko Mankomunitatea 1 eta 2 zenbakiko partaidetzen titularra da, eta Larragako Udala 3 eta 4 zenbakiko partaidetzen titularra.

III. KAPITULUA

8. artikulua. Sozietatea zuzendu eta administratzeko organoak honakoak izanen dira:

-Batzar Orokorra.

-Administrazio Kontseilua.

-Kudeatzailea.

9. artikulua. Batzar Orokorra sozietatearen organo gorena da. Toki Korporazioen gaineko Erregelamenduan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatu bezala, Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzarrak eta Larragako Udalbatzak eratuko dute, berariaz hala eratzeko deia egiten denean. Batzarreko burua sozietatearen lehendakaria izanen da, eta idazkaria, berriz, Batzarrak aldi bakoitzean izendatzen duena.

10. artikulua. Toki Korporazioen Zerbitzuen gaineko Erregelamenduan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatu bezala, Batzar Orokor gisa eratutako sozietatearen funtzionamendua, prozedurari eta erabakiei dagokienez, toki araubideari buruzko legeei lotuko zaie, eta sozietateari dagozkion gainerako gaietan erantzukizun mugatuko sozietateen araubideari buruzko arauak aplikatuko dira.

Sozietateko Batzar Orokorrak eginkizun hauek izanen ditu:

-Administrazio Kontseilua izendatu, berritu edo berrestea, estatutu hauetan ezarritakoari jarraituz.

-Kontseilarien ordainsariak zehaztea.

-Estatutuak aldatzea.

-Kapitala handitu edo murriztea.

-Obligazioak jaulkitzea.

-Inbentarioa, balantzeak, emaitzen kontua, memoria eta kudeaketari buruzko urteko txostena onestea.

-Auditoreak izendatzea.

-Erantzukizun mugatuko sozietateei buruzko legeak Batzar Orokorrari esleitzen dizkion gainontzekoak.

11. artikulua. Batzar Orokorra derrigorrez urtean behin bilduko da bilkura arruntean, lehen seihilekoan, sozietatearen kudeaketa zentsuratzeko edo onesteko, hala behar denean aurreko ekitaldiko kontuak eta balantzea onesteko, mozkinen xedea erabakitzeko, halakorik bada, eta bilkurako gai zerrendari eutsiz bere eskumeneko aferei buruzko erabakiak hartzeko.

12. artikulua. Aurreko artikuluan aipatutako bilkura arruntaz gain, Batzar Orokorrak bilkura berezia eginen du behar den guztietan, aldez aurretik lehendakariak deituta, Administrazio Kontseiluak edo gutienez Batzar Orokorreko legezko kideen laurdenak hala eskatuz gero eta Batzar Orokorreko lehendakariaren ekimenez.

13. artikulua. Batzar Orokorraren kide guztiak bildu eta aho batez batzarra egitea erabakitzen badute, Batzar Orokorra deituta eta edozein gairi heltzeko modu baliozkoan eratuta geldituko da

14. artikulua. Batzar Orokorreko idazkariak bilera bakoitzeko akta eginen du. Batzar Orokorraren aktak Nafarroako toki entitateenak bezala onetsiko dira, eta ondorio berak izanen dituzte. Sozietateko Batzar Orokorraren Akten Liburu Berezian inskribatuko dira, buruak eta idazkariak sinatuta, eta idazkariak zainduko ditu.

15. artikulua. Batzar Orokorrera kide ez diren Adiministrazio Kontseiluko kideak joan ahalko dira, hizpidearekin baina boto eskubiderik gabe, eta baita kudeatzailea ere.

16. artikulua. Administrazio Kontseiluak zuzenduko du sozietatea. Batzar Orokorrak zehaztutako kideek osatuko dute. Delako Kontseiluak gutienez ere hiru kide izanen ditu eta gehienez ere hamabi.

Batzar Orokorrak finkatuko du kontseilari kopurua.

17. artikulua. Batzar Orokorreko eta Larragako Udaleko kideek Administrazio Kontseiluan parte hartzen ahalko dute, entitate bakoitzeko sei gehienez ere eta kontseilukideek ordezkaritza karguetan aritzeko ezgaitasun eta bateraezintasunak izan ditzakete, indarra duen legerian ezarritakoak.

Itzarbeibarko Mankomunitateko burua izanen da Administrazio Kontseiluko buru, kontseilukide bada, edo bestela Batzar Orokorrak izendatutako kidea. Kontseiluko buruordea Larragako alkatea izanen da, kontseilukide bada, edo bestela kontseilukide den zinegotzi bat, Batzar orokorrak hautatua. Buruordea buruaren ordez arituko da haren eginkizunetan, postu hori hutsik baldin badago nahiz hura agertu ez bada edo gaixorik badago, bere eskumen guztiekin.

Kontseiluak berak izendatuko du bere idazkaria. Kontseiluko kidea nahiz kontseilutik kanpokoa izan daiteke, eta hala denean hizpidea bai baina botorik ez du izanen Kontseiluaren bileretan.

Administrazio Kontseiluaren bileretara joan ahalko dute, hizpidearekin baina botorik gabe, buruak izendatutako hiru teknikari espezializatuk.

Kontseilukideei kalte-ordainak emanen zaizkie bilkura, batzar eta lan-mahaietan parte hartzeagatik. Batzar Orokorrak kalte-ordainen zenbatekoa zehaztuko du ekitaldi bakoitzean

18. artikulua. Kontseiluak bilkura arrunta eginen du seihilekoan behin gutxienez, eta bilkura berezia kontseiluburuak deitu edo gutxienez bi kontseilukidek eskatzen dutenean. Bilkurak sozietatearen egoitzan edo Kontseiluak hautatzen duen tokian eginen dira.

Kontseiluburuari edo haren ordezkoari dagokio deialdiak egitea, eguneko gai zerrenda eta guzti. Deialdia kontseilukideei banan-banan jakinarazi behar zaie bilkurarako ezarritako ordua baino berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez.

Kontseilua baliozkotasunez eratua dagoela ulertuko da gutxienez kideen erdiak bertaraturik edo ordezkaturik daudenean. Kontseilukide bakoitzak beste bati eman ahalko dio bere ordezkaritza, baina bilkurako inork ezin izanen ditu bi kontseilukide baino gehiago ordezkatu.

Erabakiak bilkurara agertutako edo bertan ordezkatutako kontseilukideen erabateko gehiengoaz hartuko dira, eta berdinketarik gertatuz gero, lehendakariaren edo haren ordezkoaren botoak ebatziko du.

Administrazio Kontseiluaren erabakiak aktetan jasoko dira eta aktak liburu egokian transkribatuko dira. Kontseiluburuak edo haren ordezkariak eta Kontseiluko idazkariak sinatuko dituzte aktak.

19. artikulua. Kontseiluak edo haren eginkizunetan ari denak sozietatearen negozioak kudeatuko ditu, igorpen eta trafiko eragiketak eginen ditu eta sozietatea ordezkatuko du hala epaiketan nola epaiketatik kanpo. Bereziki, jarduera horiei dagokienez, legeak eta estatutuek Batzar Orokorrarentzat gordetzen ez dituzten ahalmenak Kontseiluari eman zaizkio. Gainera, ondotik aipatzen diren ahalmenak izanen ditu, besteak beste:

Ondasun higigarriak eta higiezinak, landalurrekoak nahiz hirilurrekoak, eskubide inkorporagarriak, kontzesioak, lizentziak, patenteak, hornidurak eta errentamenduak administratu, eskuratu, baliatu eta, oro har, besterendu eta kargatzeko egintza guztiak, eta horiei dagokienez, mota horretako guztiak eratu, geroratu, aldatu, subrogatu eta iraungi ahal izanen ditu; era berean hipotekak eta oro har eskubide errealak eratu, aldatu eta iraungi ahal izanen ditu.

Elkarketak, eransketak, zatiketak, bereizketak, hondarren eta obra berrien aitorpenak egitea, horiek jabetza horizontalaren araubidean eratuz, kuotak edo elementu komun eta gastuen parteak esleituz, sortzen diren elkarteak arautzea egokitzat jotzen dituen arau edo estatutuen bidez, deskripzioen zabalkuntzak, azaleren zuzenketak eta beste kontzeptu batzuenak egitea, zortasunak eta gainerako eskubide errealak eratu eta iraungitzea.

Sozietateko langileak izendatzea eta bereiztea, haien soldatak eta ordainsariak finkatzea, behar diren zuzenketak egitea eta langileak kaleratzea; arrisku mota guztietarako aseguratzea, istripuak barne; hauteskunde sindikaletan edo lan hauteskundeetan parte hartzea eta ematen zaizkion karguak onartzea.

Sozietatearen afera eta negozio guztien barne eta kanpo kudeaketan aritzea; kontabilitatearen ardura izatea eta legeak eskatzen dituen kontabilitate liburuak erabiltzea; kontuak formalizatu eta aurkeztea, zergak ordaintzea eta bidegabeko edo kaltegarritzat jotzen diren zergen aurkako erreklamazioak egitea.

Igorpenak egitea, zor-agiriak endosatzea, kanbio agiriak eta agindurako bertzelako agiriak bermatu, onartu, negoziatu, ordaindu eta protestatzea, kontuak eta kredituak, kanbio letrak eta igorpen eta trafikoko gainerako agiriak eta erresaka kontuak jaso, kobratu eta ordaintzea.

Kontu korronteak eta kreditu kontuak irekitzea aurrezki kutxetan eta edozein bankutan, Espainiakoa barne, edo sozietate eta entitate pribatu nahiz publikoetan, eta haiek baliatzea, txekeak, ordainketa aginduak eta gainerako agiriak emanez.

Era guztietako zorrak, libramenduak eta ordainketa aginduak kobratu eta ordaintzea, horien gainean ordainagiriak eta ordain gutunak ematea eta bermeak kitatzea, hipoteka-bermeak eta pignoraziozkoak barne; zorren ordainketa gisa edozein motatako ondasunen lagapenak onartzea, higigarrien eta eskubide errealen lagapenak barne, eta eskubideak eta aukerak onartzea; lurreko, itsasoko eta aireko garraioak kontratatzea; salgaiak, gutunak, ziurtagiriak, igorpenak, telegramak eta gutuneria orokorra jasotzea aduana, aireportu, tren geltoki, biltegi edo gordailuetatik, baita administrazioetatik eta telegrafo zerbitzuetatik ere.

Diru kopuruak maileguz hartzea edozein entitateri eta bertze edozein establezimenduri, komeni diren epe eta baldintzekin, eta nolanahiko bermeak onartu eta ematea, baita hipoteka-bermeak ere.

Sozietatearen memoria, inbentarioa eta balantzea idatzi eta prestatzea, galera eta irabazien kontuan, eta funts berezien ezarpenari buruz erabakitzea.

Sozietatea ordezkatzea epaiketan eta epaiketatik kanpo, agintari, entitate eta norbanakoen aurrean, Estatuko, autonomia erkidegoetako, probintzia eta udalerrietako erakunde eta bulegoen aurrean, maila, mota eta jurisdikzio guztietako magistratura, epaitegi eta auzitegien, Etxebizitza ordezkaritzen edo haien eskumenak bere gain dituen erakundearen, Ogasun, Industria eta Lan ordezkaritzen, Trafiko, Herri Lan eta Hirigintza burutzen eta Estatuko Administrazioko beste edozeinen aurrean, espedienteetan, ekintzen eta salbuespenen erabilpenean, sustatzaile, jardule, laguntzaile edo demandatu gisa, edozein dela ere espedientea, epaiketa edo jurisdikzioa, eta haietan probak proposatzea, lekukoak errefusatzea, funtzionarioak ezestea, errekurtsoak paratzea, prozeduretan etsi eta amore ematea, fidantzak eta gordailuak eratu eta garaiz kentzea, posizioei erantzutea eta epaiketan aitortzea.

Sozietatearen xedeak betetzea eta horretarako aurretik egin behar diren urrats guztiak egitea.

Enkanteetan, lehiaketetan eta zuzeneko lehiaketetan parte hartzea, zerbitzuak, obrak eta produktu, material edo manufaktura-gaien hornidurak kontratatzeko; plegu, aitorpen edo agiriak aurkeztea; behin-behineko eta behin betiko adjudikazioak onartzea.

Ahal orokor edo bereziak ematea, bere eginkizun guztiak edo batzuk besteren esku uzteko; auzitegietako prokuradoreak eta legelariak izendatzea, epaiketan ordezkari aritzeko behar diren ahalmenak emanez; emandako ahalak ezeztatzea eta ordezpenak baimentzea; mota guztietako notario-aktak eskatzea; jakinarazpen eta errekerimenduak egin, jaso eta erantzutea; agiri publiko eta pribatuak formalizatzea, eta, orokorrean, bere jarduera berezia garatzeko behar den guztia egitea.

Sozietatearen kudeatzailea izendatzea.

Ekitaldi ekonomiko bakoitzaren amaieran, memoria aurkeztea Batzar Orokorrari sozietateak aurreko ekitaldian egindako kudeaketaz.

20. artikulua. Kontseiluburuari ondoko eskurantza hauek dagozkio:

Sozietatearen eta Kontseiluaren ordezkaritza arazo judizialetan eta bertzelakoetan, auzitegi, korporazio, agintari eta mota guztietako pertsona sozial eta norbanakoen aitzinean. Epai edo administrazio ekintzen erabiltzeko erabakiak hartzen ahalko ditu, Sozietatearen interes eta eskubideak defendatu edo hobeki bermatze aldera.

Kontseiluaren bileretarako deiak egitea, horietan buru egitea eta Kontseiluaren erabakiak betearaztea.

Sozietatearen jarduera, negozio, zerbitzu eta bulegoen goi-zuzendaritza eta ikuskapen orokorra.

Ordainketa-aginduen emailearen eginkizunak.

Premia kasuetarako gizarte interesarako egokiak jotzen diren erabakiak hartzea, eta ondotik egiten den lehenbiziko bilkuran horien berri ematea Kontseiluari.

Estatutuek eta toki araubideko berarizako legeriak esleitzen dizkioten bestelako eginkizunak.

Ahal orokor edo bereziak ematea, eginkizunak besteren esku utziz.

21. artikulua. Kudeatzaileak Administrazio Kontseiluak esleitzen dizkion eginkizunak bete beharko ditu, legeen edo Estatutuen arabera eskuordezin izaera ez badute.

Esleitutako eginkizunak betearazi beharrekoak izan daitezen Administrazio Kontseiluko buruak edo berau ordezkatzen duenak sinatutako notario-ahalorde berariazkoan agertu beharko dira.

22. artikulua. Sozietateak bere eginkizunetarako behar dituen teknikari, administrari eta menpeko langile guztiak Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu, kudeatzailearen proposamenari jarraituz, langile guztiak enpresaren plantillan sartuko dira eta enpresarekin lan harremana izanen dute.

IV. KAPITULUA

23. artikulua. Sozietatearen ondarea eta ogasuna.

Sozietatearen ondareak haren jabetzako ondasun eta eskubide guztiak biltzen ditu, erosketetan, zuzeneko sustapenetan eta sozietatearen funtsekin egindako eragiketetan eskuratuak, edo Itzarbeibarko Makomunitatearen, Larragako Udalaren, Estatuaren, autonomi erkidego, probintzia eta udalerrien, korporazio eta norbanakoen lagapen, dohaintza eta dirulaguntzen bidez lortuak.

24. artikulua. Sozietatearen ogasunak ondoko baliabideak biltzen ditu:

Ondasun, kreditu eta eskubide horien ondoriozko errenta, produktu eta interesak.

Itzarbeibarko Makomunitateak eta Larragako Udalak ematen dizkion dirulaguntzak.

Estatuak, autonomi erkidegoak, probintzia eta udalerriak, korporazio eta norbanakoek emanda jasotzen dituen diru-laguntzak eta dohaintzak.

Bere ondasunak besterenduz eskuratzen dituen baliabideak.

Kontratatzen dituen mailegu edo kreditu eragiketetatik datozenak.

Entitate edo norbanakoek ematen dizkioten aurrerakinak eta sozietateak lortzen ahal dituen legezko dirusarrera guztiak.

V. KAPITULUA

25. artikulua. Aurrekontua, kontuak, balantzeak

Sozietatearen ekitaldia urte naturalera egokituko da.

26. artikulua. Ekitaldi ekonomikoa amaitu ondoko hiru hilabetean sozietateak aurreko ekitaldiko kudeaketaren kontuak emateko balantzea eginen du, eta legezko epearen barnean Batzar Orokorrari aurkeztuko dio. Balantzearekin batera, egindako jardueraren eta lortutako emaitzen gaineko memoria aurkeztuko dio. Batzar Orokorrak zentsura eginkizunak beteko ditu, zer zuzendu behar den adieraziz, eta, behar denean, erantzukizuna eskatuz.

VI. KAPITULUA

27. artikulua. Desegitea.

Sozietatea toki araubideari buruzko legerian eta Erantzukizun mugatuko sozietateei buruzko legean aurreikusitako kasuetan desegingo da eta baita Batzar Orokorraren erabakiz.

Sozietatea deseginen balitz, Batzar Orokorrak likidazio batzordea izendatuko du, kide kopuru bakoitia izanen duena. Likidazio batzordea azken administrazio kontseiluko kideek eta Batzarrak hautatzen dituen pertsonek osatuko dute.

Likidazio aldia burutu arte Batzar Orokorrak urteko bilkura arruntak eta deitu behar diren bilkura berezi guztiak egiten jarraituko du, indarra duten xedapenen arabera.

Garesen, 2008ko martxoaren 3an.-Mankomunitateko burua, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0803732