46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VIANA

Vianako Udal Planeko aldaketa puntualaren araudia

III. kapitulua, 2. atala, A zatia, "Eraikuntzaren baldintzak lurzoru urbanizaezinerako"

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoarekin bat, Udalak Vianako Udal Planeko aldaketa puntualaren (III. kapitulua, 2. atala, A zatia "Eraikuntzaren baldintzak lurzoru urbanizaezinerako") araudia argitaratzea erabaki du, Osoko Bilkuran behin betiko onetsi baitzen, 2005eko azaroaren 25ean.

Hortaz, Vianako Udal Planeko aldaketa puntualaren araudia erantsi da; III. kapitulua, 2. atala, A zatia, "Eraikuntzaren baldintzak lurzoru urbanizaezinerako"

Vianan, 2005eko abenduaren 19an.-Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

HIRIGINTZAKO ARAUDI PARTIKULARRA. III. KAPITULUA, 2. ATALA, A ZATIA, ERAIKUNTZAREN BALDINTZAK LURZORU URBANIZAEZINERAKO

5. Interes orokorreko zerbitzuen eraikinak, nekazaritzan edo abeltzaintzan erabiltzekoak.

Kategoria honetan sartzen dira kooperatiben siloak, kooperatiben olio-errotak, kooperatiben upategiak, hiltegiak edo antzeko instalazioak, nekazari edo abeltzain askorentzat aritzen direnean.

-Lurzatiaren gutxieneko azalera: 1.000 m².

-Okupaturiko gehieneko azalera. Lurzatiaren %30.

-Solairu kopurua. Behea.

-Solairuarteak: guztira okupatutako azaleraren %20.

-Gutxieneko tartea mugetara. 6.00 m.

-Gutxieneko tartea bideetara. 6.00 m.

-Ibai, putzu eta halakoetaraino 100 metro utzi behar dira gutxienez, arau hori betetzea teknikoki ezinezkoa ez bada behintzat; halakoetan ur bideak ez direla ukituko ziurtatzen duten frogagiri teknikoak aurkeztu beharko dira.

Arazketa sistemak egoki bermatu beharko du isurketek ez dutela kalterik sortuko; dena dela, isurketak ez dira inolaz ere erreka, sakan edo bideetara joanen. Alderdi horiek bilduko dituen proiektu tekniko gehigarria aurkeztu beharko da.

Iragarkiaren kodea: L0804202