46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OROTZ-BETELU

Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2007ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ur horniduraren tasak; Orotz-Beteluko udal pilotalekua erabiltzeko tasak, etxerako epaitza, eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzen aldaketa. 2008ko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 14an argitara emana.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orotz-Betelun, 2008ko martxoaren 14an.-Alkatea, Ainhoa Mendía Orradre.

Iragarkiaren kodea: L0804347