46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLAZTI

Ordenantzaren behin betiko onespena

Olaztiko Udalak, 2007ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespenaren iragarkia 2008ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean, eta jendaurreko epea erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iragan denez, behin betikoz onetsita gelditu da.

Horrenbestez, aipatu ordenantzaren behin betiko argitalpena burutzen da.

Olaztin, 2008ko martxoaren 6an.-Alkatea, Iñaki Mentxaka Berra.

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORUAN, HEGALKINEAN ETA ZORUPEAN HORNIDUREN ZERBITZU PUBLIKOEN ENPRESA USTIATZAILEEK EGITEN DITUZTEN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza dira udalerriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak: biztanleria osoa edo haren parte handi bat ukitzen duten hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo beste edozein fluido eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak; salmenta automatikorako tresnak eta zerbitzua ematearekin zerikusia duten hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako antzeko beste batzuk.

Zerga ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, hiriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupean, hornidura zerbitzu publikoak ustiatzeko, erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten duten enpresak.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Kuota emanen digun tipoa aplikatzeko oinarria kalkulatuko da enpresek udalerriaren barrenean lortutako urteko fakturaziotik ateratzen den dirusarrera gordinaren arabera.

6. artikulua. Aplikatuko den tipoa izanen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako dirusarrera gordinen ehuneko 1,5.

Tasa hauek bateragarri izanen dira toki eskumeneko zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziren bat egin behar dutenean hori egiteko behar den lizentzia eskatu beharko dute.

8. artikulua. Erabilera edo aprobetxamendu hori egin ahal izateko obrarik egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

9. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadura ekartzen duenean, onuraduna, tasa ordaintzea ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aurretik eginda.

Enpresek aprobetxamenduak nola edo halako jarraikortasun eta aldiorotasun batez egiten badituzte, nahiz eta hiriko leku desberdinetan izan, kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten itun daiteke, itunean ezarri aldietan ikuskatu eta aipatu aldietan aprobetxamendu horietan ustezko kalteen arabera haien zenbatekoa atera ahal izateko.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia haustearekin edo lizentziaren baldintzekin. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

10. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik dauden hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek hiruhilero aurkeztu beharko dute, udalerrian, erdietsi dirusarrera gordinen aitorpena. Dirusarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.

Aipatu aitorpen horretan tasaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, ordenantza honetan ezarritakoaren arabera.

11. artikulua. Aitorpena aurkeztearekin batera, enpresek dagokien tasaren zenbatekoa Udaletxean berean edo horretarako ezarri erakundean sartu beharko dute.

Iragarkiaren kodea: L0803956