46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OBANOS

Lurzaten itxitura AR-4 eremuan. Behin betiko onespena

Obanosko Udalak, 2007ko urriaren 31n egin osoko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, hasiera batean onetsi du Obanosko Udal Planeko AR-4 banaketa eremuko arau partikularreko 22.10 artikuluaren aldaketa, lurzatien itxituren antolamenduari dagokionez. Iragarkia argitaratu zen Udalbatzaren iragarki oholean eta, azaroaren 23an, 2007ko 146. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta horren ondoan espedientea jendaurrean eduki da hogeita hamar egunean. Inork erreklamaziorik, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsi da ondotik ematen den testuari jarraikiz:

22.10. artikulua. Lurzati itxieren baldintzak.

Gehieneko altuera (Ht) 2,00 m-koa izanen da puntu apalenean eta 2,25 m-ekoa egokienean.

Osaera:

a) Alderdi itsua edo zokaloa, bistako hormigoiz hormaz egina.

-Gehieneko altuera (Hz) 1,00 m-koa izanen da puntu apalenean.

-Mailaketa (S) 0,50 m baina txikiagoa izanen da.

b) Rivisa etxeko edo antzeko fax motako burdinsareak, bastidore eta 300/50ko Ø5 mm-ko sarea, kolore ilunekoa. Burdinsarearen garaiera (Hr) 1,50 m.

-Ht= Iixituraren altuera guztira.

-Hr= burdansarearen altuera guztira.

-Hr= zokaloaren altuera.

-S= mailaketak.

Hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 326. artikuluak ezarritako ondorioak sor ditzan.

Obanosen, 2008ko otsailaren 19an.-Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0804075