46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GESALATZ

Lerateko badian (Allozko urtegia) ibilgailuak aparkatu eta bainu tokia erabiltzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Udalak, 2008ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela:

Hasiera batean onetsi da Lerateko badian (Allozko urtegia) ibilgailuak aparkatu eta bainu tokia erabiltzea arautzen duen ordenantza.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Interesdunek Gesalazko Herriko Etxeko bulegoetan aztertzen ahalko dute espedientea, Muezko Carretera karrikan, zb.g., bulego orduetan.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Gesalatzen, 2008ko martxoaren 14an.-Alkate udalburua, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L0804228