46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ESPRONTZEDA

Udal ordenantza, Herrietako bide publikoen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Esprontzedako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2008ko martxoaren 11ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herrietako bide publikoen erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Esprontzedan, 2008ko martxoaren 12an.-Batzorde Kudeatzaileko burua, José Luis Fernández Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0804182