46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DESOJO

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Desojoko Udalak, 2007ko abenduaren 21eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Desojoko Udal Planeko aldaketa xehakatu bat, 3. poligonoko 84. lurzatiko determinazioei dagokien araudi grafikoa aldatzearren. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Desojon, 2008ko martxoaren 11n.-Alkatea, Luis Mendiano Mendiano.

Iragarkiaren kodea: L0804319