46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABANILLAS

Cabanillasko eremu publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza orokorra. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2008ko martxoaren 13ko osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Cabanillasko eremu publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2008ko martxoaren 14an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0804395