46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZAGRA

Aldaketa Udal Planean. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2008ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko hirigintzako antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzen dituen espedientea, Navas de Tolosa kaleko 4an den eraikinari solairu bat gehitzeko, Sagrario Goñi Jiménez andreak sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Azagran, 2008ko martxoaren 10ean.-Alkatea, María Antonia Berisa Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0804385