46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ZERGA OGASUNAREN DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ondasun enkantearen iragarkia.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuak,

ADITZERA EMATEN DA:

Premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari dela Jesús Marín Sáez jaunaren aurka (NAN/IFK.: 16001124R), eta bertan 2008ko martxoaren 3an Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuela enkantean saltzea ondasun higiezin bahitua. Enkantea 2008ko maiatzaren 28an eginen da, 9:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4ko lehen solairuan.

Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketa Erregelamenduko 135. artikuluan eta aipatutako ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkantea 2008ko maiatzaren 28an eginen da, 9:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko lehen solairuan.

2. Enkantera aterako diren ondasunak.

Lote bakarra:

Erregistroko datuak: Fontellasko 1223. finka, 1960. liburukia, 23. liburua, 143. orria, Tuterako Lehen Jabetza Erregistroa. Landalurra.-Lurzatia Fontellasko udal mugapean, Las Parcelas alderdian. Haren eremua hemeretzi area eta hirurogei zentiareakoa da.

Katastroko datuak: Fontellasen. 2. poligonoa, 199. lurzatia, 1. azpieremua, 1. hiri-unitatea.

Finka horretan ondasun higiezin bat eraiki da. Ez da ageri erregistroan inskribatua dagoela. Haren azalpena, Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalean 51 m²-koa da.

Titulartasuna: Finka Rosa María del Barrio González andrearekin ezkondurik dagoen Jesús Marín Sáez jaunaren izenean dago. Kuotarik gabe eta ezkontza-sozietaterako, sal-erosketa gisa, bigarren inskripzioan ageri denaren arabera.

3. Bahitu beharrekoa: 2006ko abenduaren 11ko bahitura eginbidea, Tuterako Lehen Jabetza Erregistroan 2007ko martxoaren 16an idatzia, "A" letrarekin.

4. Tasazioaren balioa: 102.234,11 euro.

5. Indarrean jarraituko duten kargak:

-Fontellasko Udalari dagokio finkako belarrak erabiltzeko eskubide erreala.

-Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko hipoteka, 2005eko abenduaren 29an inskribatua, 3. inskripzioa. Administrazio honetan dagoen informazioaren arabera, hipoteka horrekin bermatutako zorrak iraungita daude.

-Lurralde Kontribuzioaren Zerga, Fontellasko Udalaren aldekoa, 226,27 euroko zenbatekoarekin, 2008ko otsailaren 22ko idazkiaren arabera.

6. Lehenengo lizitazioko hasierako prezioa: 102.007,84 euro.

7. Enkantean salduko den ondasunak iragarki honen 6. atalean ageri diren karga eta zamak ditu bere gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko.

8. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahalko dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute, eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez identifikatzen badira, eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez.

9. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua enkantearen hasierako prezioaren %20koa izanen da gutxienez, hots, 20.401,57 euro. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan.

Lizitatzaileei jakinarazten zaie gordailua eratzeak lizitazio bakoitzerako hasierako prezioari eskaintza aurkeztea dakarrela.

10. Berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaz goiti izan litezkeen erantzukizunak.

11. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak gutun-azal itxian igortzea edo aurkeztea enkantea iragartzen denetik enkantea hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek, gehienekoak izanen baitira, Derrigorrezko Dirubilketaren Atalean erregistratuko dira, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4ko -1. solairuan, eta haiekin batera txeke adostua ere sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde gordailuaren zenbatekoan emana. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei gutun-azalekoa baino postura handiagoak eginez zuzenean parte hartzea.

12. Posturak mugatzen dituzten tarteak lizitazioaren hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da, 1.020,08 eurokoak.

13. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

14. Enkantean jarritako ondasunak Erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoak direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

15. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita ez-lehentasunezko kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Ondasuna ez da entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

16. Orobat, ohartarazten da espedienteak ez duela aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinean zorduna ez beste inor bizi denik.

17. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada eta egoki baderitzo, Enkante Mahaiak bigarren bat egiten ahalko du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da, hau da, 76.505,88 euro, edo, bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo lerroaldean zehatz-mehatz adierazten den moduan. Lehenbiziko kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek gutxienez enkanteko hasierako prezio berriaren %20ko gordailuak utz ditzaten, hots, 15.301,18 euro. Posturak mugatzen dituzten tarteak bigarren lizitazioaren hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da, 765,06 eurokoak.

Bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasmenta, gehienez ere sei hilabeteko iraupenarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen den moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira Mahaian, kartazal itxian, hilabeteko epean. Eskaintzak aurkezteko epea ahitu eta hurrengo bost egun balioduneko epean Enkante Mahaiak jaso diren eskaintzak irekiko ditu, eta haietakoren bat nahikoa dela iduritzen bazaio ondasunaren esleipena ere egiten ahalko du. Bestela, hilabeteko luzapena iragarriko da eskaintza gehiago aurkezteko, gutxieneko prezio berri bati lotuak, eta hala, hilabetez hilabete, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldia jendaurrekoa izanen da.

Eskaintzak aurkezteko berme edo gordailu bat eskatzen ahalko da aurretik. Berme hori Foru Komunitateko Diruzaintzan irmo sartuko da esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaz goiti izan litezkeen erantzukizunak.

Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

18. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

19. Enkantea bertan behera geratuko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutza korrituak eta prozedurako kostuak ordaintzen badira.

20. Zordunak helbide ezagunik ez badu, juzgatuko da enkantea iragartzea ondorio guztietarako aski dela enkantea jakinarazteko.

Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848427235, posta elektronikoa: calzuaro@cfnavarra.es).

Iruñean, 2008ko martxoaren 12an.-Nahitaezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F0804162