46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

838/2008 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Enpresaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez aurretiko administrazio baimena ematen da Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerri eta hirigunetan gas natural kanalizatuaren sareak hedatzeko.

Gas Navarra, S.A. enpresak, 2007ko abenduaren 21ean, Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoaren (uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsiaren) ITC-ICG 01eko 2. artikuluan ezarritakoa betez, aurretiko administrazio baimena eskatu zuen Nafarroako Foru Komunitateko ondoko udalerri eta hiriguneetan gas natural kanalizatuaren sareak hedatzeko 2008. urtean: Ablitas, Oibar, Aitzoain (Berriobeiti), Altsasu, Andosilla, Antsoain, Agoitz, Aranguren, Arbizu, Arguedas, Arre (Ezkabarte), Artaxoa, Artika (Berriobeiti), Aiegi, Azagra, Barañain, Bera, Beriain, Berriogoiti (Berriobeiti), Berriozar, Buñuel, Burlata, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Zarrakaztelu, Cascante, Kaseda, Castejón, Cintrúenigo, Zizur Nagusia, Zizur Txikia, Corella, Cortes, Elkano (Eguesibar), Elortz, Espartza (Galar), Ezkirotz (Galar), Lizarra, Etxarri Aranatz, Faltzes, Fitero, Fontellas, Funes, Fustiñana, Gazolatz (Zizur), Gorraitz (Eguesibar), Irurtzun, Lakuntza, Leitza, Lesaka, Ledea, Lodosa, Martzilla, Mendabia, Milagro, Monteagudo, Murchante, Olazti, Erriberri, Olloki (Esteribar), Orkoien, Ororbia, Iruña, Azkoien, Ribaforada, Getze Galar (Galar), Zangoza, San Adrián, Tafalla, Tutera, Uharte Arakil, Valtierra, Viana, Villafranca, Villatuerta, Atarrabia eta Zubiri. Proiektua ere erantsi da.

Eskaera hori jendaurrean jarri zen iragarkia paratuz 2008ko 8. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 18an, eta "Diario de Navarra" eta "Diario de Noticias" egunkarietan 2008ko urtarrilaren 22an. Epe horretan ez da alegaziorik jaso.

Proiektuaren oinarrizko datuak honako hauek dira:

Eskaeran aurreikusitako instalazioak egungo gas naturalaren sareen hedapenak dira, 2008. urteari dagozkionak. Gas Navarra S.A.k egin du proiektua. Sare hauen gehieneko presioa 5 bar edo gutxiagokoa da, eta ez dira bertan sartu berariazko proiektua izan duten edo izanen duten sareak. Proiektuko sare osoak 73.062 metroko luzera du, gutxi gorabehera.

Lau milioi berrogeita bat mila hirurehun eta berrogeita bost euroko (4.041.345 euro) aurrekontua dute.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Gas Navarra, S.A.ri aurretiko administrazio baimena ematea aipatu diren udalerri eta hiriguneetan gas natural kanalizatuaren sareak hedatzeko 2008. urtean.

2. Gas Navarra, S.A.k, 2009ko lehen hiruhilekoan, 2008an egindako lanen dokumentazio teknikoa jasotzen duen proiektua aurkeztuko du Zuzendaritza Nagusi honetan, bakoitza zerbitzuan zein egunetan jarriko den zehaztuta.

3. Aurretiko administrazio baimena ondoko baldintzetara egokituko da:

Lehena.-Enpresak bi hilabeteko epean 80.826,90 euroko bermea jarri beharko du, espedientean agertzen diren instalazioen aurrekontuaren %2a, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko. Bermea Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta gauzatutakoan itzuliko da.

Bigarrena.-Enpresak Hidrokarburoen Sektoreari buruzko Legeko 74. artikuluan eta bereziki d) idatz-zatian aipatzen diren eginbeharrak beteko ditu. Artikulu horren indarrez Gas Navarra, S.A. beharturik dago hornidura ematera eta behar diren hedakuntzak egitera, baimen honen eremu geografikoaren barreneko edozein eskatzailek zerbitzua eskatuz gero.

Hirugarrena.-Aurretiko administrazio baimenaren titularrak abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 10. artikuluan aipatzen diren eskubide eta baldintzak izanen ditu banatzailea den aldetik. Dekretu horren bidez arautzen dira gas naturala garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak.

Laugarrena.-Aurretiko administrazio baimen hau ematen bada ere, ez dira alde batera utzi behar aplikatzekoak diren bestelako xedapenak, sektoreko legeria eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzkoa kontuan izanik beharrezkoak diren kontzesioak eta baimenak.

4. Ebazpen hau Gas Navarra S.A.ri jakinaraztea (Antso Azkarra etorbideko 26, behea, 31008 Iruña), eta ohartaraztea administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko martxoaren 12an.-Enpresaren zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0804293