46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

837/2008 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, Los Arcosko Odrón kooperatibarako eta berotegietarako 13,2-20 kV-eko aireko linea elektrikoaren bariantea egiteko proiektua onetsi, haren onura publikoa deklaratu eta goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko baimena ematen duena.

Berrueza, S.A. enpresak 2006ko otsailaren 13an eskatu du ondotik aipatzen diren ezaugarri nagusiak dituen linea elektrikoaren instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzeko, bide zortasuna ezartzearren, eta linea elektrikoak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dadin:

a) Eskatzailea: Berrueza, S.A.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Los Arcos.

c) Instalazioaren xedea: argindarra Los Arcosko industrialde berrira eramatea.

d) Ezaugarri nagusiak: "Los Arcos B.T.A.-Odrón kooperatiba" izeneko 13,2 kV-eko aireko linearen bariantea, zirkuitu bakunekoa, Los Arcos B.T.A.tik bikoitzekoa izanen baita, eta lur azpiko beste aterabide bat izanen baitu (HEPR-Z1/400) 1. euskarriraino. Aireko beste irteera mantenduko da, 879 metrokoa, metalezkoa, LA-180, 0.7 euskarriraino, eta horri esker Los Arcosko industrialde berrrak elikadura bikoitza izanen du, Los Arcosko mugapean, "Las Roturas" izeneko alderdian.

e) Nongo materialak: Espainiakoak.

f) Aurrekontua: 133.774,49 euro.

Eskaera hori jendaurrean jarri zen, 2006ko abuztuaren 10eko Diario de Navarran, 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (2007ko abuztuaren 30ekoan) eta Los Arcosko Udaletxean argitaratutako iragarkien bitartez. Ezarritako epean ez da alegaziorik jaso.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aipatutako goi tentsioko instalazio elektrikoaren ezarpena baimentzea, Los Arcosko udal mugapean.

2. Aipatutako instalazioaren onura publikoa deklaratzea, ondoko arauetan ezarritakoaren ondorioetarako: Sektore Elektrikoari buruzko Legearen 52., 53. eta 54. artikuluak eta hura garatzen duen Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluak.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua onestea; Iruñean datatua da 2005eko ekainean eta Héctor Sánchez Segura industria ingeniariak sinatua. 12 hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. Berrueza, S.A. enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Ebazpen hau Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentura igortzea, Zainketa Zerbitzuko Ustiapen Atalera (San Ignazio etorbidea, 3, 31002 Iruña), behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau Berrueza, S.A.ri (Francisco Bergamín, 51, behea, 31004, Iruña) eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea eta ohartaraztea, bide administratiboa agortzen ez baitu, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

7. Ebazpen hau Los Arcosko Udalari (Fueros kalea, 1, 31210 Los Arcos) jakinaraztea eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

8. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko martxoaren 12an.-Enpresaren zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0804290