46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

396/2008 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren eta Nafarroako Medicus Mundiren arteko 2008rako lankidetza hitzarmena, garapenerako lankidetzaren arloan, onesten duena.

Ikusirik Nafarroako Medicus Mundik egin duen diru-laguntza eskaera, 2008an nazioarteko lankidetzako eta hezkuntzako 16 proiektu burutzeko.

Dagokion espediente administratiboa aztertuta eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzuak horri buruz aurkeztutako proposamen txostena ikusirik.

Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 24ko 1/2008 Foru Legeak 2008rako kontu-sail nominal bat aurreikusi du Nafarroako Medicus Mundiren nazioarteko lankidetza proiektuak finantzatzeko. Beste alde batetik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.2 artikuluak adierazten du Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean berariaz izendatutako diru-laguntzak zuzenean emanen direla.

Ikusirik Ogasunak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 1.700.000,00 euroko diru-laguntza ematea Nafarroako Medicus Mundiri (IFK: G-3136140-5) 2008an nazioarteko lankidetzako eta garapenerako hezkuntzako 16 proiektu burutzeko.

2. Aurreko atalean adierazitako diru-laguntza finantzatzeko, 1.700.000,00 euroko gastua baimentzea eta xedatzea. Diru-kopuru hori 2008ko gastuen aurrekontuko "Nafarroako Medicus Mundiren proiektuak" izeneko 900001 91200 4819 143100 kontu-sailaren kontura ordainduko da.

3. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren eta Nafarroako Medicus Mundiren arteko 2008rako hitzarmena, garapenerako lankidetzaren arloan, onestea.

4. Kontabilitate Zentroari eskatzea, aurreko puntuan adierazitako hitzarmena sinatuta, nahitaezko lege bermeak ezarrita eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak berariaz emandako baimena izanda, 1.700.000,00 euro ordaintzeko Nafarroako Medicus Mundiri (IFK: G-3136140-5), 2008ko gastuen aurrekontuko "Nafarroako Medicus Mundiren proiektuak" izeneko 900001 91200 4819 143100 kontu-sailaren kontura, lehenbiziko puntuan onetsitako diru-laguntzaren aurrerakin gisa.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta Nafarroako Mendicus Mundiri eta Kontabilitate Zentroari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematea bidezko dela haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko martxoaren 4an.-Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Marta Alvarez Alonso.

Iragarkiaren kodea: F0804199